martes, 3 de marzo de 2009
"El curioso caso de Benjamin Button" filmea
Brad Pitt, zorigaiztoko pelikula bateko protagonista
avatar Ane Santesteban - Publikatua 2009/02/08 | eitb.com |
Hurbileko jendearen heriotzak bere amaieraren inguruan gogoeta eginarazi dio The Curious Case of Benjamin Button filmeko protagonista ezagunari.
Brad pitt zahartuta El curioso caso de Benjamin Button
Otsailaren 6 honetan, zinemaren historian izan den film arrakastatsuenetako bat heldu da Espainiako Estatu osoko aretoetara, The Curious Case of Benjamin Button, hain zuzen ere. 13 izendapenekin Oscarra irabazteko pelikula begikoena da. Baina film madarikatuan bilakatu da Brad Pittek hezurmamitzen duen 80 urterekin jaio den gizonezkoaren istorioa, eta hurbileko jendearen heriotzak bere amaieraren inguruan gogoeta eginarazi dio aktore estatubatuarrari.
Halabeharrez, honen emaztearen, Angelina Jolieren ama, pelikularen grabaketa hasi eta handik hilabete batetara hil zen. David Fincher, filmeko zuzendariaren aita eta Eric Roth gidoigilearen aitari ere grabaketan zehar iritsi zitzaien heriotza.
Francis Scott Fitzgeralden, XX. mendeko idazle estatubatuar handienetakoaren eleberri batean oinarrituta, maitasun fantasia honek Benjamín Buttonen kontakizuna ematen du aditzera, 80 urteko pertsona baten gorputzarekin jaiotzen den gizonezkoaren narrazioa, alegia, denboraren poderioz gaztetzen dioana.
Grabaketa bukatu ondoren denbora izugarri azkar pasatzen dela ohartu nintzen aitortu zuen aktore estatubatuarrak Daily Telegraph egunkari britainiar batean eginiko adierazpenetan.
50 urterekin Benjamín Button (Pitt) hogeita hamar urteko emakumezko batez maitemintzen da, Daisy (Cate Blanchett) delakoaz, eta bai batak eta baita besteak ere diametralki aurkakoak diren efektuen arazoari aurre egin beharra izango die filmean zehar.
David Fincherren zuzendaritzapean, pelikulak aktorea hunkitu du. Ez dakit bizitzako egun bat edo hamar edo berrogei urte geratzen zaizkidan. Ez dakit ibilbidearen erdian edo amaieran nagoen. Ez dakit, baina ziurtatu beharra daukat ez ditudala une horiek zuhurkeriekin, mingostasunarekin eta nagitasun erasoaldiekin xahutuko, eta ez naiz maite ditudan pertsonengandik urrunduko, dio Hollywoodeko artistak.
Familia ugaria, ugaritzeko asmotan
Pitt, askoren ustetan munduko gizon sexyena, Angelina Jolie emaztearekin egungo familia ugaria handitzekotan dabil. Gauza jakina da bikotea Mr. & Mrs. Smith pelikularen errodajean (2005) maitemindu zela. Harrezkero Pitt-Jolie bikoteak familia hazi besterik ez du egin.
Azken filmeko ezbeharren ondoren, bikote-lagunak ez du denborarik galdu nahi. Ez daukagu gelditzeko arrazoirik. Batzuetan, dena kaos hutsa da, baina etxean horrenbesteko poztasuna dago... , azaldu du aktoreak.
Pittek onartzen du azken aldian bere azken pelikularen argumentuek, eta maite dituen pertsonen heriotzek atsekabearen eta galeren inguruan pentsatzea eragin diola. Banuen lagun bat zaharren egoitzan adinekoak zaintzen lan egiten zuena, eta hark esan zidan azken unean pertsonek ez dutela euren arrakastez, sari edo idatzitako liburuez hitz egiten. Bakarrik maite izan dituzten izakien eta gaizki egindako gauzen inguruan hitz egiten dute. Uste dut oso esanguratsua dela.
Badirudi beste behin pelikulen gaineko zorigaiztoekin estropuz egin dugula. Historian zehar ezagutu ditugu zorigaiztoa ekarri duten pelikulak, The Crow, Macbeth eta The Dark Knight kasu. Hala eta guztiz ere, The Curious Case of Benjamin Button filma Oscarretako 13 izendapenetara dago deitua, Pelikula Onena, Zuzendari Onena eta Aktore Onenaren sarietara, besteak beste, eta Pitt estatuatxoa irabazteko gogoz biziz dago. Espero dugu Oskar Sariak ematerako orduan ezustekorik ez izatea.

oskar sariak
Guztia prest aurtengo Oscar sariak banatzeko
avatar Hiru.com - Publikatua 2009/02/18 | eitb.com |
Akademiako lehendakariak jakinarazi duenez, 81. edizioko galaren antolaketak 'arrisku batzuk' izango ditu eta horregatik, zeharo desberdina izango da. Igandean ikusiko dugu.
Los Oscar
Dagoeneko prest da dena, igandean, AEBetako Arte eta Zinema Akademiak zinemaren alorreko sari entzutetsuenak, Oscarrak, banatu ditzan. Akademiako lehendakari Sid Ganisek jakinarazi duenez, 81. edizioko galaren antolaketan 'arrisku batzuk' izango ditu eta horregatik, zeharo 'desberdina' izango da.
Finalistei urtero harrera egiteko prestatzen zaien afarian Sidek adierazi zuenez, Hugh Jackmanek gidatuko duen galan 'sailak era desberdinean aurkeztuko' dituzte aurten.
Edizio honetako film onenaren sarirako hautagaiak honakoak dira: Slumgod Millonaire, The Curious Case of Benjamin Button, Milk, Frost/Nixon eta The Reader.
Zuzendari onenaren saria eskuratzeko, berriz, Danny Boyle (Slumdog Millonaire), David Fincher (The Curious Case of Benjamin Butoon), Gus Van Sant (Milk), Ron Howard (Frost/Nixon) eta Stephen Daldry (The Reader) dira hautagaiak.
Gizonezko aktore nagusi onenaren sailean Sean Penn (Milk), Mickey Rourke (The Wrestler), Frank langella (Frost/Nixon), Brad Pitt (The Curious Case of Benjamin Butoon) eta Richard Jenkins (The Visitor) lehiatuko dira golardoa eskuratzeko.
Bestalde, Anne Hathaway (Rachel Getting Married), Meryl Streep (Dude), Kate Winslet (The Reader), Melissa Leo Frozen (River) y Angelina Jolie (Changeling) dira emakumezkoen artean aktore nagusi onenaren kategoriako izendatuak.
Sari garrantzitsutzat har daitezkeen horien artean bosgarrena jatorrizko gidoi hoberenari ematen zaiona da eta honako bostek daukate Oscarra jasotzeko aukera: Frozen River (Courtney Hunt), Happy-Go-Lucky (Mike Leigh), In Bruges (Martín Mcdonagh), Milk (Dustin Lance Black) y Slumdog Millonaire (Simon Beaufoy).

viernes, 20 de febrero de 2009
crepusculo
Liburua irakurri eta gero gogo handia geneukan pelikula ikusteko. Zinetik irten ginenean inpresio bakarra izan genuen biok: Pelikularik onenetarikoa da.
miércoles, 18 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)