martes, 3 de marzo de 2009

oskar sariak

Guztia prest aurtengo Oscar sariak banatzeko
avatar Hiru.com - Publikatua 2009/02/18 | eitb.com |
Akademiako lehendakariak jakinarazi duenez, 81. edizioko galaren antolaketak 'arrisku batzuk' izango ditu eta horregatik, zeharo desberdina izango da. Igandean ikusiko dugu.
Los Oscar

Dagoeneko prest da dena, igandean, AEBetako Arte eta Zinema Akademiak zinemaren alorreko sari entzutetsuenak, Oscarrak, banatu ditzan. Akademiako lehendakari Sid Ganisek jakinarazi duenez, 81. edizioko galaren antolaketan 'arrisku batzuk' izango ditu eta horregatik, zeharo 'desberdina' izango da.

Finalistei urtero harrera egiteko prestatzen zaien afarian Sidek adierazi zuenez, Hugh Jackmanek gidatuko duen galan 'sailak era desberdinean aurkeztuko' dituzte aurten.

Edizio honetako film onenaren sarirako hautagaiak honakoak dira: Slumgod Millonaire, The Curious Case of Benjamin Button, Milk, Frost/Nixon eta The Reader.

Zuzendari onenaren saria eskuratzeko, berriz, Danny Boyle (Slumdog Millonaire), David Fincher (The Curious Case of Benjamin Butoon), Gus Van Sant (Milk), Ron Howard (Frost/Nixon) eta Stephen Daldry (The Reader) dira hautagaiak.

Gizonezko aktore nagusi onenaren sailean Sean Penn (Milk), Mickey Rourke (The Wrestler), Frank langella (Frost/Nixon), Brad Pitt (The Curious Case of Benjamin Butoon) eta Richard Jenkins (The Visitor) lehiatuko dira golardoa eskuratzeko.

Bestalde, Anne Hathaway (Rachel Getting Married), Meryl Streep (Dude), Kate Winslet (The Reader), Melissa Leo Frozen (River) y Angelina Jolie (Changeling) dira emakumezkoen artean aktore nagusi onenaren kategoriako izendatuak.

Sari garrantzitsutzat har daitezkeen horien artean bosgarrena jatorrizko gidoi hoberenari ematen zaiona da eta honako bostek daukate Oscarra jasotzeko aukera: Frozen River (Courtney Hunt), Happy-Go-Lucky (Mike Leigh), In Bruges (Martín Mcdonagh), Milk (Dustin Lance Black) y Slumdog Millonaire (Simon Beaufoy).

1 comentario: